Next goal wins

Asteartea
15
Aza 2022

Zinebi 64: futbola, zinema eta Munduko Txapelketa

Mike Brett, Steve Jamison. United Kingdom, 2014. 97 min. DOC.
Aurkezpena + Q&A: Galder Reguera eta Carlos Marañón

Erantzukizun handia genuen esku artean, ZINEBIrako bi film aukeratu behar baikenituen, baloiak eta dokumentalak topo egiten dutenaren adibide onak izango zirenak. Erantzukizuna are handiagoa zen, gainera, kontuan izanda aukera hori munduko txapelketa aurreko datetarako egiten ari ginela. Erraza zatekeen salaketa‑dokumental bat aukeratzea, edo futbol‑hitzordu handienaren handitasunaren laudorio horietako baten alde egin izana. Beraz, erdibideko aukera egitea erabaki genuen. Munduko Txapelketari buruzko film bat aukeratu genuen, bai, baina aurreko faseari buruzkoa da: amaierako hitzordua baino bi urte lehenago hasten da, eta beren ametsik onenetan ere sailkatuko ez liratekeen horiek erori egiten dira. Next Goal Wins (Brett, Jamison, 2014) filmak munduko futbol‑talderik txarrenaz hitz egiten digu, Samoa Estatubatuarraz, zeinak ez baitu inoiz partida bakar bat irabazi. Ikusiko dugunez, beraientzat lehiatzeak oso esanahi berezia du. Garaipena al da talde osoaren helburua?

Carlos Marañón, Galder Reguera

Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content