Music Legends. Kiko Veneno

Ostirala
22
Urr 2021
Kiko Veneno azken berrogei urteetako espainiar musikaren funtsezko izenetako bat da. Veneno 1977an izen bereko LPrekin flamenko-pop doinuen bidea ireki zuen erreferentziazko musikaria da. Geroago eremu horretatik kanpo ibiltzea erabaki zuen, denetariko soinuekin abestiak eginda: elektro-pop doinua "Si tú, si yo" (1984) izeneko abestian, rock melodikoa "Pequeño Salvaje" (1987) kantan... Ez da ahaztu behar Camarón de la Isla kantariaren "La Leyenda del Tiempo" izenburuko disko historiko, apurtzaile eta heterodoxoan parte hartu zuela. 1990eko hamarkadan garai hartako eta belaunaldi baten soinu-banda osatzen duten disko pare bat egin zituen: "Échate un cantecito" (1992) eta "Está muy bien eso del cariño" (1995), arrakasta komertzial handiarekin eta flamenko kutsuko pop doinuetarako bide berria ezarrita. Geroago heldu zen afrikar ukitudun pop doinua "Dice la gente" (2010) diskoarekin, pop tropikala "El pimiento indomable" (2012) lanarekin eta flamenko mestizoa "Entre dos aguas" (2018) filmerako. Harik eta 2019an “Sombrero roto” izenburuko erritmo handiko disko-liburu alaiarekin eta bere soinu elektronikoekin itzuli zitzaigun arte. Kritikaren aldetik aho bateko harrera bikaina izan du. Arte Ederren Espainiako Saria eta Musika Modernoen Espainiako Saria irabazi ditu. 2020ko amaieran bi single berri argitaratu zituen, “Hambre” eta “Días Raros” izenburupean, 2021eko udaberrian kaleratuko duen hurrengo diskoaren barruko abestiekin. tickets
Sarrerak: Dohainik

20€.
Descuento: 20% con tarjetas Kutxabank.
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin.

Tematikoak

Skip to content