Muhannad Nasser Trio

Igandea
30
Abe 2018
Mohannad Nasser laute-jotzaile eta konpositore siriarra da. Parisen bizi da eta sormen handiko musikari berritzailea da, musikaren zenbait eremutan esperientzia handiarekin: Erdiko Ekialdeko eszenetatik jazzeraino. Lautearen trebeziak zabaltzeko gai izan da, hainbat musika-generori egokituta, esate baterako, jazza, Brasileko musika edo flamenkoa. Musikaz duen ikuspegia arabiar musika tradizionalean oinarritzen da, ekialdeko sustraien ekarpen nabariarekin, Turkiatik Iraneraino. Hala, bere konposizioak "samurrak, lasaiak eta magikoak" dira kritikaren ustez. Muhannad Nasser - lauda eta ahotsa Masa Kamaguchi – gitarra Borja Barrueta - bateria tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content