![](https://salabbk.bbk.eus/wp-content/uploads/2018/10/SALABBK_VITOUSVIKLICKY_PRO.jpg)
Miroslav Vitous & Emil Viklický
Igandea
11
Aza
2018
Miroslav Vitouš hain zen birtuosoa kontrabaxua jotzen, ezen musika-kritikariek zioten Scott LaFaro, Dave Holland… artisten parekoa zela. Adibide bat “Now He Sings, Now He Sobs” (1968) bilduma da: erritmoaren zentzu boteretsua, ildo berritzaileak eta, inprobisatzaile moduan, abiadura eta bizitasun paregabeak erakutsi zituen.
Emil Viklický nazioarteko talde ugarirekin aritu izan da pianista gisa mundutik zehar jotzen. Konpositore-jardunean, mirespen handia eragin du sintesia sortu duelako jazz modernoaren adierazpen-osagaiekin eta Moraviako folk-musikaren doinu zein tonalitateekin.
![tiketak](https://salabbk.bbk.eus/wp-content/uploads/2016/04/tiketak.png)
Sarrerak:
Dohainik