Mendi Film

Asteartea
07
Abe 2021
KJERAG SOLO Arrakaletako eskaladan eta sokarekin bakarkako igoera itzelak egiteagatik mundu mailan ezaguna da Pete Whittaker britainiarra. Norvegiako Kjerag hormatzarrean, ordea, urrats bat harago joango da: 'Renshaw/Foulkes' bidea (6a+, eskalada klasikoan), 800 metro luzerakoa, eskalatuko du bakarka eta librean, baina oraingo honetan sokaren babesik gabe. NATURA BIZIA Kantauriko ur hotzetatik Pirinioetako gailur basatietara bidaia zoragarria, Euskadiko eta Nafarroako naturaren parte diren leku eta izaki harrigarrienak ezagutzeko. Europako biodibertsitatearen portzentaje handi bat biltzen da euskal lurraldeetan. Telesail formako ikus-entzunezko proiektu hau 2019ko Mendi Film-en aurkeztu zen lehendabizi, eta orain, Euskal Telebistan eman ondoren, dokumental honekin burutu da. tickets
Sarrerak: Dohainik

8€/10€
Aurre-salmenta prezioa / Saio eguneko prezioa
Precio venta anticipada / Precio día de la sesión

Tematikoak

Skip to content