Mendi Film
Asteazkena
08
Abe
2021
MELTING LANDSCAPES GLACIARES
Elkarrizketarik gabeLurreko glaziarrak etengabe ari dira urtzen, eta horrek eragina du klima-aldaketan. Hala ondorioztatzen da Antartidan, Argentinan, Txilen, Groenlandian eta Islandian eginiko azterketetatik. Itzulerarik gabeko aldaketa baten lekuko izaten ari gara, glaziarretan desagertzen den izotz partikula bakoitzak, ezezaguna den aldaketa batera garamatza poliki-poliki.
OUVERTURE DANS LES DRUS
Frantziako Alpeetako Les Drus mendigunearen mendebaldeko isurialde historikoan lehen igoera egiten saiatuko dira Groupe Militaire Haute Montagneko lau eskalatzaile: Léo Billon, Jordi Noguere, Thomas Auvaro eta Sébastien Ratel. Hiru egun luzez, zuzeneko irudiekin emankizuna egingo dute. Benetako alpinismoa, bere erritmo geldo eta naturalarekin, zuzeneko kontaketak sortzen duen suspentse beldurgarrian murgilduta.
FALLING MOUNTAINS
Klima-aldaketak Mont Blanc-en eta Chamonix inguruan duen eragina gero eta nabarmenagoa da. Luiziak egunero gertatzen dira, eta mendiko ibilbide asko galdu egiten dira permafrosta urtzearen ondorioz. Telekabinak eta mendiko aterpeak ez dira jada hain seguruak, lurra gero eta ezegonkorragoa delako. Mendizaleak eta eskualdea, krisi klimatikoari aurre egin beharrean daude bizimodua aurrera ateratzeko.
MAHAI INGURUA: MENDIKO FILMEN GEOESENTZIA
Askotariko protagonistak daude mendiko filmetan: gailurrak, paretak, errekak, pertsonak... Baina badira beti foku horietatik ezkutuan gelditzen diren izenik gabeko izanak, paisaiaren zergatia azaltzen dutenak. Cecilia Builek (alpinista eta eskalatzailea) eta Ibai Ricok (EHUko Geografia irakaslea eta ikertzailea, mendi-gidaria eta eskalatzailea), mendia eta natura ikusteko, ulertzeko eta bizitzeko bestelako modu bat proposatuko digute Eñaut Izagirrek (geografoa eta glaziologoa) bideratutako solasaldi honetan.
Sarrerak:
Dohainik
8€/10€
Aurre-salmenta prezioa / Saio eguneko prezioa
Precio venta anticipada / Precio día de la sesión