Mendi Film

Ostirala
10
Abe 2021
JULIA Julia Chanourdie frantziarra 9b eskalada mailara iritsi den emakume bakarrenetakoa da, eta Tokioko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu du 24 urterekin. Nerabezarotik murgildu zuen eskaladan aitak, eta bera du entrenatzaile, bere eskutik iritsi da gorenera. Debozioz betetako aitaren eta alaba prestuaren arteko harremanak oinarri sendo bat du: eskaladarekiko pasioa. MY UPSIDE DOWN WORLD Bizitza osoan lehiatu eta bereziki izotz eskaladan irabazteko zegoen guztia ia irabazi ondoren, Angelika Rainerrek tarte bat hartu eta bidaia pertsonal bati ekitea erabakiko du, bere burua, eta iraganarekin eta naturarekin duen harremana berriro aurkitzeko. Hego Tirolgo eskalatzaileak bere ibilbidearen gaineko hausnarketa-prozesu bati aurre egingo dio, askatasunetik estimulu berriak eta eskalatzeko bide berriak bilatu asmoz. tickets
Sarrerak: Dohainik

8€/10€
Aurre-salmenta prezioa / Saio eguneko prezioa
Precio venta anticipada / Precio día de la sesión

Tematikoak

Skip to content