
MARIPOSAS NEGRAS
Bilboko Udalak, udal lankidetzaren 30. urteurrenaren ospakizunaren esparruan, 2025ean Animazio Filmerako Goya saria irabazi zuen Mariposas Negras filmaren proiekziora gonbidatu nahi zaituzte. Ondoren, solasaldia izango dugu David Baute zuzendariarekin. 2025eko ekainaren 19an izango da, BBK Salan (Kale Nagusia 19-21, Bilbao), 19:00etan.
Filmeak klima aldaketak hiru emakumeren bizitzan duen eraginari buruzko hiru istorio erreal kontatzen ditu. Tanit, Valeria eta Shaila planetako puntu oso desberdinetakoak dira, baina zerbait dute komunean: hirurek dena galtzen dute berotze globalaren eraginez, eta migratzera behartuta daude.
David Baute zinemagile kanariarrak 20 urte baino gehiago daramatza dokumentalak egiten. Los hijos de la nube bere lehen filmak deserosotasuna saihesten ez duten lan ausarten hasiera markatzen du. Gai hauek jorratu ditu, besteak beste: transexualitatea (Rosario Miranda), Kanarietako memoria historikoa (La memoria silenciada), Afrikako migrazioa (besteak beste, Semillas que arrastra el mar), genero-indarkeria (Ellas), adimen-desgaitasuna (Milagros) eta klima-aldaketa (Exodo climático).
Solasaldian Zehar Errefuxiatuekin izango da ere.

Gonbidapena behar da.