Mariola Membrives Artista Gonbidatua Mayte Martín

Osteguna
12
Mar 2020
“emakumeok!” zikloa. “Lorca, Spanish Songs” Karontek argitaratu zuen 2019ko martxoan Marc Ribot gitarra-jotzailearen lankidetza bereziarekin. Urteko disko handienekotzat jotzen dute bai kritikak, bai prentsa espezializatuak. Kanta-bildumaren oinarrian, Lorcak berak pianoa jotzen La Argentinita izeneko kantariaren ahotsarekin grabatutako kanta herrikoien irakurketa berritua daukagu. Horretarako, Mariola Membrivesek zuzeneko emanaldiak eskaintzeko musika-taldea sortu du rocka, jazza eta andaluziar flamenkoa nahastuz: Javier Pedreiraren eta Osvi Grecoren gitarra elektrikoak, Vicent Perezen tronboia eta Daviden perkusioa. Hori guzti hori zuzeneko emanaldi zirraragarrien eta liluragarrienetako bat eskaintzeko. Mayte Martin gaur egungo flamenkoaren ahots gailenetako bat da. Apartekoa, zintzoa eta zorrotza da, inor gutxi bezala. Egin duen ibilbidearengatik artista berezienetakoa da, flamenko-doinuen cantaora gisa eta boleroaren nahiz kantuaren erregistroetan ospetsu bilakatua. Mariola Membrives – ahotsa Javier Pedreira – gitarra Daniel García Diego – pianoa Vicent Pérez – tronboia Artista gonbidatua: Mayte Martin – ahotsa 5 Kontzertuetarako bonoa:92€. Salgai bakarrik Sala BBKren leihatilan. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content