Marikixkur eta hiru hartzak
Asteartea
03
Urt
2017
Mari Kixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du.
Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da. Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hara non etxera itzultzen diren hiru hartzak eta hantxe aurkitzen duten neskatoa.
XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du GluGluk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuko dira.
Emanaldiak:
12:00 euskera
17:00 gaztelania
19:00 euskera
Sarrerak:
Dohainik