Marco Rodrigues
Asteazkena
04
Mar
2020
IX. Noites de Fado.
2006an bere lehenengo diskoa argitaratu zuenetik, gizon honek bere ohiz kanpoko eta itzelezko grina bihurtu zituen Lisboako fadoa eta bere patu bera. Orain, iraganeko bizitzaren alderdi txar eta onez gozatzera gonbidatuko gaitu bere kantuen bidez.
Agertokian fado tradizionalaren hiru gitarrak lagun izango ditu (portugaldar gitarra, fadorako gitarra eta baxu akustikoa) berak joko duenarekin batera. Horrela, fado-areto bateko giroa lortuko du, berezko ikuspegiarekin eta aparteko interpretazio orijinal eta eguneratuarekin.
Fadoari 15 urte baino gehiago eskaini eta gero, une gogoangarriez, partekatutako diskoez eta izen handiko artistekin batera egindako emanaldiez jositako ibilbide luzea eduki du. 2016an, Latindar Grammy sarirako izendatu zuten Folk doinuen Disko Onenaren modalitatean.
5 kontzertutarako bonua: 92€. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez (txartel bakoitzeko gehienez bonu bi).
Sarrerak:
Dohainik