MAMUEI BURUZ
Bernardo Atxagarekin elkarrizketa
“Mamuak ia gu bezalakoak” direnaren proposamenari helduz garatuko da Bernardo Atxaga idazleak eta Beatriz Celaya kazetari eta editoreak egingo duten elkarrizketa.
Eleberri, poesia, kontakizun, antzerki eta saiakera idazlea da Bernardo Atxaga, bere obra osoa euskaraz idatzi eta argitaratuz, eta 33 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da ere. Euskal narratibaren adierazle nagusitzat jotzen da, bai eta barne-munduaren bere erabilera finagatik literatura panoraman sakontasun eta originaltasun handieneko sortzaileetako bat ere. Hau dela eta, Adimen Artifizialak sormenak lehentasuna duen sektore batean duen eraginari buruz hitz egiteko idazlerik egokiena dugu Atxaga, Adimen Artifiziala agertu zenetik sektorearekin harremana duten eginkizun ugarirengan eragina izan baitu horrek.
“Mamuei buruz” elkarrizketak “Egilea Argitalpen Mundu Berrian” Jardunaldien X Edizioari hasiera emango dio, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, BBK Aretoaren, Deustuko Unibertsitatearen, eta Gremio de Editores de Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin. Irailaren 7 eta 8 egunetan egingo da BBK Aretoan, Deustuko Unibertsitateko CRAI Liburutegiko Ellacuría Aretoan eta Bizkaiko Foru Liburutegian.