MAIKA MAKOVSKI

Igandea
05
Aza 2023

HIRIZ HIRI 2023

Maika formatu elektro-akustikoan eta bakarka iritxiko da Bilbora, bere diskografiaren onena hurbiletik errepasatzeko. Bere arrakastez gain, bere 4 abesti berriez gozatu ahal izango dugu, duela gutxi estreinatu den “4 Tucson Tracks”. Bere 40. urtebetetzerako autooparia izan den diskoa.

Howe Gelbekin Tucsonen, Arizonan, egindako bidaian grabatutako lau kantu.

Maika Makovski ez da aurreikus daitekeen artista bat. Bere musika-talentuak, dituen eragin ugariek eta etengabe bilatzen ari den bere izpirituaren presak, gaur egungo musikan oso izen paregabea bihurtzen dute.

20 urte besterik ez zituela bere ibilbidea abiatu zenetik, bere sustraiei leial eutsi die eta, aldi berean, bere izaera propioaren bilaketan etengabe jarraitu du, "MKMK" bere aurreko lanak erakusten duen bezala (2021ean ikusi zuen argia), testurazko disko argitsu eta zaratatsua, entzulea harritu eta astintzeko sortua.

Gauza asko esan dira Maika Makovskiri buruz, eta askoz gehiago esango dira. Katu batek baino bizitza gehiago, Maika musika da, aktorea, artista bisuala eta konpositorea.

Maika, instrumentu anitzeko artista: Teklatuak, gitarra, bateria, ahotsa... Aktorea, artisa bisuala eta konpositorea, ezerk ez dio aurre egiten.

Ate irekiera 19:30

Kontzertuaren hasiera 20:00

Sarrerak: gutxienezko prezioa 18 €

online 18€ / leihatilan 20€

Tematikoak

Skip to content