MAFALDA CARDENAL
BBK ON STAGE
Mafalda Cardenal, 24 urterekin, gaztelaniazko poparen belaunaldi berriko artista nabarmenenetako bat bihurtu da. Berak dioen bezala, “neska arrunt bat” da, “gertatzen zaizkion gauzak kantatzen dituena”; bere abestiak hizkera hurbil eta zintzoz idatzita daude, eta eguneroko intimo baten modukoak dira: milaka gaztek beren istorio, emozio eta bizipenak islatuta ikusten dituzte haietan. Musikarekin duen harremana txikitatik hasi zen, zaletasun gisa, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatu ondoren, musikaz profesionalki aritzea erabaki zuen. 2023an, tu fan fenomeno biral bihurtu zen: 25 herrialde baino gehiagotan Top 1era iritsi zen eta 60 milioi erreprodukzio baino gehiago izan zituen plataforma digitaletan. 2025ean Mis Notas de Voz aurkeztu zuen, bere lehen diskoa: berak osorik idatzitako 18 abestiz osatua eta bere logelako intimitatean grabatutako WhatsAppeko audioetatik abiatuta sortua. Mis Notas de Voz Tour Espainiako 30 hiri ingurura eta Latinoamerikako 15 hitzordu baino gehiagotara eraman ondoren, gaztelaniazko poparen proposamen gazte esanguratsuenetako bat bezala hazten jarraitzen du, eta en mi balcón edo vete a la luna bezalako abestiak belaunaldi baten ereserki bihurtu dira dagoeneko
ZUTIK KONTZERTUA
11/05, osteguna, 11:00etan
SARRERAK SALGAI
