Kings of the Beach

Asteazkena
28
Urr 2020
BIME CITY Festibala. Vigon musika pil-pilean dagoela ematen du, egunez eguneko errealitateak baieztatzen duenez. Zaila da azaltzea bestela nola egon daitekeen musika-panorama etengabe bor-bor egiten Iberiar Penintsularen iparraldeko industria-hiri baten barruan. Eta azken urteotan, Kings of the Beach taldeak zerikusi handia izan du ekosistema horren barruan zein kanpoan. Musika-taldea 2013ko hasieran eratu zuten Adrián Rodríguez (gitarra, ahotsa), Yago Guirado (baxua, ahotsa) eta Samuel Otero (bateria) musikariek. Horretan, hondartzako soinu basati eta azkarra erabiltzen dute, aurpegiaren kontrako saplasteko baten modura. Kings of the Beach taldeak ez du erabiltzen ez trikimailu zikinik, ezta sasi-epikarik ere. Beraiek errekuntza azkarreko motorren modura dabiltza, izerditan blai eta kemen handiarekin, Together Pangea, Jacuzzi Boys edo FIDLAR bezalako musika-taldeen zaletuek maite duten ezaugarri horrekin. Hurrengo lanaren atarikoa den "Satellite" izeneko single berriarekin, hazten dabiltza oraindik. Disko honen bidez, olibondoaren hiritik kanpo haien doinuak zabaltzen jarraitu nahi dute.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content