Julieta Venegas
Larunbata
18
Mai
2019
Julieta Venegas mexikar artista, maiatzaren 18an, berriro etorriko da Bilbora, zehatz-mehatz, BBK Salara.
"En acústico” izeneko bira honetan abesti argitaragabeak entzun ahal izango dira, horietako batzuk berak sortuak eta beste batzuk berarengan eragingarriak izan diren abestien bertsioak, baina formatu berrian, pianoz, soinuz, gitarraz eta cuatro izeneko gitarra-mota bereziaz lagunduta. Hurbiltasun eta intimotasun horrekin, aparteko bizipen errepikaezina eskaintzen digu, bai berarentzat bai bere kontzertutara joaten diren guztientzat.
Julietak hala adierazi du: “Abesti berriekin bilaketa-prozesu batean murgilduta nabil, miresten ditudan beste artista batzuen kantekin, klasikoekin eta berriekin. Hau guzti hau espazio berezietan partekatzea atsegin dut. Horietan, hara joaten direnek eta nik neuk gure itxaropenak askatu ditzakegu, abestia entzun eta haren funtsarekin ondo pasa. Musika prozesu misteriotsua da eta bilaketa pertsonala eta esperimentazioa partekatu ahal izatea dut gustuko”.
Mexikar artistak dagoeneko egin ditu hainbat bira formatu honekin Argentinan eta Mexikon zehar eta aretoak leporaino bete izan ditu. Hori dela eta, Bilboko ikusleekin abentura berri hau izateko aukerarengatik bereziki hunkituta dago, giro desberdin, intimo eta berezia delako musikaren funtsa dastatzeko. -“Aukeratutako lekua horrelako topaketa baterako oso egokia da nire ustez.”-
Sarrerak:
Dohainik