JUAN TALLÓN ETA BÁRBARA MINGO

Ostirala
11
Urr 2024

Ja! Festival 2024

KAFKA ARTEA

Arte modernoaren nabarmenkeriak, hutsalkeriak eta gehiegikeriak hain dira absurdoak, ezen Kafkaren kontakizun batean ondo emango luketen. Horren adibide dira Duchamp-en pixalekua eta Cattelan-ek horman itsatsitako platanoa, Yves Klein-en erakusketa ikusezina eta milioi bat dolarrean saldu eta berehala Banksy-ren lan bat suntsitu izana, "Maitasuna zaborretan dago" obra sortzeko. Ezin ahaztu ere Richard Serraren hogeita hamazortzi tonako eskulturaren desagerpena. Horretan oinarrituta idatzi zuen Juan Tallónek "Obra maestra" eleberria. Barbara Mingok ere arteari buruz idatzi du "Vinils" liburuan eta hainbat prentsa-artikulutan. Mahai-inguru honetako parte-hartzaileak Kafkaren zaleak dira, eta, hain zuzen ere, Kafka haien kontakizunetarko pertsonaia bat izan da askotan. Arte modernoa eta Kafka, gure gonbidatuek asaldatutako koktel batean, txinpartatsua izango da zalantzarik gabe.

SARRERA IREKIA edukiera bete arte. Ez da gonbidapenik behar.

Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content