John Mayall
Asteartea
01
Urr
2019
85. urtemugako bira
John Mayall, musika garaikidearen eragile nagusietakoa gurera etorriko da penintsula osoan zeharreko bira luze baten barruan. Berarekin batera, Carolyn Wonderland gitarran, Greg Rzab baxuan eta Jay Davenport baterian egongo dira. The Bluesbreakers (1963) musika-talde mitikoaren eratzailea izan zen. Horren kideak izan ziren maila handiko hainbat artista, besteak beste, Eric Clapton eta Jack Bruce (ondoren Cream), Peter Green, Mike Fleetwood eta John McVie (ondoren Fleetwood Mac), Mick Taylor (Rolling Stone), Harvey Mandel, Walter Trout eta Larry Taylor (ondoren Canned Heat).
Oraingo honetan, “Nobody told me” izenburupean duela gutxi Estatu Batuetan grabatutako diskoaren kantak aurkeztuko dizkigu. Bertan, hainbat musikari partaide izan dira: Steve Van Zandt, Joe Bonamassa, Todd Rundgren eta bira honetan lagun daukan musika-talde bera.
Carolyn Wonderland - gitarra
Greg Rzab - baxua
Jay Davenport - bateria
Sarrerak:
Dohainik