Jeremy Pelt Quintet

Osteguna
17
Aza 2016
Bere hegaldi akrobatikoek bebop estilorik onenean, baladetan Chet Baker onena gogorarazten duen lirismo introspektiboarekin uztartuta: horra hor edozein egoeratan gailentzen den tronpeta-jotzaile honen erretratua. Lider gisa hamar grabazio dituelarik eginda, jazzarentzat besterik gabe, edulkoratzailerik gabeko jazzarentzat Pelt da proiekziorik handieneko enbaxadoreetako bat. Downbeat aldizkariak eta Jazz Journalist Association-ek tronpetaren munduan gorabidean dagoen izartzat aitortu dute bost urtez jarraian. Bere talentua nazioartean ere nabarmendu da talde ospetsu handietan parte hartu izan duelako, adibidez, hauetan: Mingus Big Band, The Village Vanguard Orchestra, Duke Ellington Big Band edo The Cannonball Adderley Legacy Band. Jeremy Pelt – tronpeta Victor Gould – pianoa Vicente Archer – kontrabaxua Jonathan Barber – bateria Jacqueline Acevedo – perkusioa tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content