
Jamie Baum 4tet
Osteguna
08
Aza
2018
New Yorkeko Jamie Baum txirula-jotzaile eta konpositorea mundu osoan ibili da zenbait jaialditan eta kontzertu-aretotan jotzen. Horrez gain, musikari handiekin batera jo du. Batik bat jazza egiten duen arren, musika klasikoari, Brasilekoari eta latinamerikar delakoari lotutako zenbait proiektutan parte hartu du.
Bere laukoteen, boskoteen eta zazpikote garrantzitsuaren buru ibiltzen da. 5 disko argitaratu ditu taldeburu gisa, aparteko kritikak jasota. Bere helburua bidaiak egitea eta interpretazio arloko bizipenak idazteko eta inprobisatzeko modu berriak inspiratzeko baliagarriak izatea da, benetako jazz-formatu modernoan. Jamie Baumek sari eta aitortza ugari jaso ditu nazioartean konpositore zein interprete gisa eta bere talde nahiz lan diskografikoengatik.
Jamie Baum – txirulak
Luis perdomo – pianoa
Tom Warburton – kontrabaxua
Jeff Hirshfield – bateria

Sarrerak:
Dohainik