Il Finto Sordo
Asteazkena
22
Mai
2019
ABAO-OLBE Opera.
Il Finto Sordo, una “opera di salott” obra estreinatuko da, Manuel García sevillarrak konposatua eta Gaetano Rossik idatzia. Hala, ABAO-OLBEk aspaldi taularatu gabeko opera bufo hau eskainiko du, Juan March Fundazioaren eta Teatro La Zarzuelaren laguntzarekin. Bi ekitalditan egituratua, gure musika-ondareko harribitxitxotzat joa da.
“20ko hamarkada zoriontsuan” kokatzen da obra, eszenografia antzerki-ezaugarri nabarmenez eta poesiaz jantzita. Wes Andersonen “The Grand Hotel Budapest” filma oinarri, Art Decó estetikak edertasun geometriko eta garaikidea dakarkio agertokiari, zeina hotel dotore bateko atondoa den: piano-taberna bat, luxuzko igogailuak, maleten eta bezeroen joan-etorriak eragindako mugimendu eszenikoa, eta pasadizo dibertigarriak.
Bertan, ustekabe magikoak egongo dira, pertsonaia arketipoak, “dolce far niente” lasaian bizi direnak, eta amaiera harrigarria ere bai: maitasuna garaile, ez zitekeen-eta bestela izan.
Sarrerak:
Dohainik