DEVELOPPE DANTZA NAZIOARTEKO I. LEHIAKETA
Gazte talentudunak aurkitzeko eta haien ibilbidea bultzatzen laguntzeko helburuarekin jaio zen Developpe Dantza, eta BBK Salan egingo da urtarrilaren 24tik 26ra bitartean. Lehen edizio honetan, 10 eta 19 urte bitarteko 300 parte-hartzaile baino gehiago izango dira, eta nazioarteko epaimahai baten aurrean arituko dira: Charles Jude (Parisko Operako izarra, Lifar Fundazioko presidentea eta Nureyev Fundazioko Zuzendaritza Kontseiluko kidea), Muriel Romero (Dantza Konpainia Nazionaleko zuzendaria), Leire Ortueta (Royal Ballet Schooleko irakaslea eta Royal Ballet Companyko dantzaria) eta Mónica Zamora (Birmingham Royal Balleteko dantzari nagusia eta Londresko Royal Balleteko gobernadorea), eta Mikel González Pujana (lehen dantzari bakarlaria eta Ballets Olaetako irakaslea). Ballet klasikoko hiru banakako kategoriez gain (haurrak -10 urtetik 12ra-, juniorrak -13tik 15era- eta nagusiak -16tik 19ra-), adin mugarik gabeko bi talde ere egongo dira: estilo librea eta euskal dantza.
Sailkatze jardunaldiak (ostiral arratsaldetik igande goizera), azken gala handia eta sari banaketa (igande arratsaldea, hilak 26) jendearentzat zabalik egongo dira. Gainera, nahi duenak adituen eskutik dantzatzen hasteko aukera izango du, publiko orokorrarentzako hainbat master class-i esker (14 urtetik aurrera): dantza modernoa/jazza, euskal dantza, 'munz floor' (yoga, pilates eta dantza garaikidea uztartzen dituen gorputz mugimenduaren metodoa), ballet klasiko ertaina/aurreratua… Izena emateko epea zabalik dago (7 €gela bat; 10 €bi) developpedantza.eus helbidean [ESTEKA: https://www.developpedantza.eus /]