“GUK ERE BAI” JAIALDIA

Larunbata
03
Abe 2022

Etorkizuna euskaraz mintzatzen da. Beraz, Bilboko haurren mundua euskaratu nahi dugunez, ikuskizunez beteriko jaialdi alaitsua eta dibertigarria jorratuko dugu.

Plaza Berritik abiatuko den Euskararen aldeko kalejira eta gero, "Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo" pailazoekin, Yogurinha Borova antzezle-abeslariarekin, Eleder magoarekin eta "Mugi Zaitez" disko festarekin batera euskaraz bizi nahi dugula lau haizetara zabalduko dugu. Behar dugulako, nahi dugulako eta super ondo pasatuko... etor zaitezte gurekin!!!

Sarrerak: online 8 eta leihatilan 10 €

Tematikoak

Skip to content