Góspel Bilbao

Larunbata
19
Mar 2022
Gospel Bilbao taldearen emanaldia Bularreko Minbizi Metastasikodunen (BMM) Elkartearen aldekoa izango da. Elkartea gaixotasun hori pairatzen duten emakumeek eta beraien senitartekoek osatzen dute. BMM elkartearen helburuak: - Bularreko Minbizi Metastasikoari ikusgarritasuna eman, errealitate hau gizarteari ezagutaraziz. - Bularreko Minbizi Metastasikoari dagokion ikerketa bultzatzea eta sustatzea, ekonomia baliabideak bilduz eta eremu hontan lanean dabiltzan onkologo eta ikerlarien lanak bermatuz. - BMM duten gaixoak ahalduntzea, gaixotasunaren ezagutzaren bidez beraien ongizatearen buru izan daitezen. Gospel Bilbao taldea 40-45 ahots eta 4 instrumentuz osatutako taldea da. 2012. Urtean sortu zen, gospel musika sustatu eta bere balioak hiriko bizilagunei gerturatzeko helburuarekin. Elkarte kultural bezala, Bilboko hirian esperantza eta argi iturri izateaz gain, aldaketa, eragin eta inpaktu-eragile izan nahi du taldeak. Beraien abestiek izaera aldarrikatzailea dute, eta, bestetik, itxaropena, poza eta asmo ona transmititzen dute. DOHAINTZAK: ES82-0073-0100-5105-0540-9967 tickets
Sarrerak: Dohainik

10€

Tematikoak

Skip to content