Garrincha – The people’s joy

Asteartea
15
Aza 2022

Zinebi 64: futbola, zinema eta Munduko Txapelketa

Garrincha - Alegria do povo. Joaquim Pedro de Andrade. Brazil, 1963. 63 min. DOC.

Garrinchari buruzko dokumentala estilo‑ariketa bat da (iraultzailea izan zen), eta baita futbolez jantzitako konpromiso sozialaren erakusgarri bat ere. Filmak ordubete eskas irauten du, eta idoloaren erabateko laguntza du. Une hartan, oraindik ez zekien oso ondo zer eragin izango zuen denborarekin bere bat‑bateko ospeak. Joaquim Pedro De Andraderen Garrincha - Alegria do Povo (Garrincha - The People’s Joy, 1963), filmak kamerak kalean duen indarrarekin eta Brasilgo musika herrikoiak ematen dionarekin adierazten du herrialde horretan gainezka egiten duen alaitasun naturala, non futbolak, erritmoak, eguzkiak eta alaitasunak bat egiten duten, kultura propio bat eta bizitzeko modu bat eratuz.

Andraderen kamera txandaka aritzen zen dokumentalaren —Brasilia, contradiçoes de uma cidade (Brasilia, Contradictions of a New City, 1967)— eta fizkioaren artean —O padre e a moça (The Priest and the Girl, 1966), Manacuíma (Macunaima, 1969), Guerra conjugal (Conjugal Warfare, 1974)—, baina ez zuen inoiz Garrincharen hegoekin bezain goian hegan egin.

Carlos Marañón, Galder Reguera

Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content