GARI & MALDANBERA ZUZENEAN
Milaka eta milaka lagun bildu dituen Hertzainak taldearen azken biraren ostean, Garik bere bidea jarraituko du eta Maldanbera taldearekin batera Bilbo, Lazkao, Algortan eta Bergaran grabatutako kontzertuak jaso dituen diskoa aurkeztuko du 2023an.
“Gari&Maldanbera. Zuzenean 2022” izenekoa, Gariren zuzeneko lehen lana da. "Zuzenean grabatutako album honetan azken urteetan idatzitako kantak errepasatzen ditut, eta nire bizitza aurkezteko modua da: gorabeheraz beteriko bizitza, une argitsuekin eta une ilunagoekin, baina guzti horiek ekarri naute gaur honaino eta orain naizena egin naute". (Gari)
Ez dira alferrik joan azken hogeita hamar urteak, Hertzainak taldean amaitu ondoren bere bakarkako bideari ekin zionetik. 1995ean argitaratu zuen “Gari” izeneko diskoa eta 2018an “Beste denbora batean” lana. Bien artean, zazpi disko gehiago plazaratu zituen.
Azken lan honetan eta Euskal Herrian zehar urte berrian eskainiko dituzten kontzertuetan, Gariren aski ezagunak diren eta dagoeneko gure bizitzako soinu-bandaren parte diren hainbat abestiez gozatzeko aukera izango dugu. Besteak beste, Amets, Esperantzara kondenatua, Amapola, Eguzki Berritan Zaude, Zaharra Zara Bilbo… Guztiek kontzertuen errepertorio ahaztezina osatuko dute, Gari eta bere taldearen profesionaltasuna eta bikaintasunarekin bat eginez.
Ikuskizunak bi formazio ezberdinetan eskainiko ditu Garik. Bakarka edo/eta Maldanbera taldearekin batera:
GARI&MALDANBERA:
Gari: Ahotsa eta gitarrak
Alex Alonso: bateria eta programazioak.
Oier Aldekoa: baxua, teklatuak eta ahotsak.
Miguel Moyano: gitarra, teklatua, programazioak eta ahotsak.
3€ko beherapena Kutxabank txartelekin