Gaby Moreno

Igandea
27
Urr 2019
Musiketan. 19 urte zituela Guatemalatik Los Angelesera emigratu zuenetik, Gaby Morenok bost disko kaleratu ditu, Emmy sari baterako izendatu dute eta Artista Hasiberri Onenaren Latin Grammy saria irabazi du. Bere musika-ibilbideari esker, birak egin ahal izan ditu talentu handiko hainbat kantautore eta musikarirekin, besteak beste, Tracy Chapman, Ani DiFranco, Punch Brothers, Hugh Laurie eta Calexicorekin. Era berean, nazioarteko agertokietan pop-generoko artista paregabeekin aritu izan da, Bono, Andrea Boccelli eta Van Dyke Parksekin, kasu. Azken diskoa, “Ilusión”, grabatzen ari zela (irailaren 9an kaleratu zen), Morenok erabaki zuen bazela ordua bere hastapenetara itzultzeko. Musikalki, disko berriak herrialde berri batera iristea lortu zuen asmo handiko artista immigrante baten funts garbia atzematen du: bere gitarra, talentua eta gogotsu partekatu nahi zuen abestiz beteriko poltsa bat besterik ez zuen. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content