GABONAK HAUSPO ETA LAGUNEN ARTEAN

Asteazkena
21
Abe 2022

Hauspo hauen soinua indarraren, pasioaren eta egiaren sinonimo da. 1963tik aurrera, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoak publikoa liluratzen jarraitzen du bere soinu berritzaile, fresko eta bakarrarekin, eta aldi berean, bere sustraiak, funtsa eta profesionaltasun musikal eta artistikoa mantentzen ditu.

Ikuspegi desberdina, harrigarria, historiako musikagile nazional eta internazional handienen musikarik onenen moldaketa musikal esklusiboekin. Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren musika-ondare hori da entzuleen artean arrakasta bermatzen duen zigilua.

Ikuskizun bakoitzean eta Orkestra honen kontzertu bakoitzean gozatzen duen adin guztietako publikoa, gorputz eta ariman emanten dena sentsazioak bizi ditzaten eta biziaren eta zuzenekoaren magiarekin hunkitu daitezen.

Azken batean, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren "Gabonak hauspo eta lagunen artean" kontzertua, hiriko klasiko bihurtu dena. Bilboko Hauspoekin topa egin eta garai guztietako musikarik onenaz gozatu ahal izango duzu.

Sarrerak: 20 €

Tematikoak

Skip to content