paperboy

BERTAN BEHERA!! ELI “PAPERBOY” REED

Larunbata
16
Ira 2023

BERTAN BEHERA GERATU DA, ARTISTAREN OSASUN-ARRAZOIAK DIRELA-ETA, LARUNBAT HONETAKO ELI 'PAPERBOY' REED-EN BBK SALAKO KONTZERTUA

Larunbatean, irailaren 16an, Bilboko BBK Salan egitekoa zen Eli 'Paperboy' Reed-en kontzertua bertan behera geratu da artistaren osasun-arrazoiak direla-eta. Kale Nagusiko eremuak programatutako Hiriz Hiri zikloaren barruan jo behar zuen soulman estatubatuarrak, baina une honetan New Yorken gaixorik dago covidak jota, eta Estatuan zehar egitekoa zen bira bertan behera utzi behar izan du oso-osorik.

Bilboko kontzerturako sarrerak erosi zituztenek ordaindutako zenbateko osoa berreskuratuko dute. Erosketa online egin bazen, itzulketa automatikoa izango da. Sarrerak leihatilan erosi bazituzten, gaurtik bertatik eska dezakete dirua itzultzeko bide beretik.

BBK Salak, Emankor Sarea/Noise On Tour sustatzaileak eta Eli 'Paperboy' Reed-ek berak eta bere taldeak izugarri sentitzen dituzte ezusteko honek Bilboko jendeari eragin diezazkiokeen eragozpenak, eta jakinarazi nahi dute jada lanean ari direla estatuan artistaren bira birkokatzeko etorkizun hurbilean. Asmoa da, ahal izanez gero, hasieran iragarritako hiri guztietako bisitak egitea. Hona hemen Eli 'Paperboy' Reed-ek igorritako jakinarazpen osoa:

Espainia, maite zaitut eta sentitzen dut!

Beste covid olatu bat izaten ari gara New York hirian, eta, zoritxarrez, haren biktima izan naiz. Nire seme-alaba txikiak bezala, nahiko gaixo sentitzen naiz ni ere, eta ez dut neure burua ikusten munduan gogokoenetakoa dudan audientziak merezi duen mailako ikuskizuna eskaintzeko moduan. Medikuak gomendatu dit hegaldirik ez hartzea, eta ez dut nahi ozeanoa hegazkin batean gurutzatu eta gaixotasuna beste inori kutsatu. Arduragabea eta arriskutsua izango litzateke besteak arriskuan jartzea, bereziki publikoan daudenak eta bandakoak.

Asko sentitzen du hau guztia orain gertatu izana. Espainian nire sustatzaile bikainekin lanean ari naiz, zorte pixka batekin lehenbailehen posible ditugun show guztiak birprogramatzeko. Ez dut nahi egoera honek ni gainditzea, eta, egiaz, ez dut Espainiara –hainbeste maite dudan lurraldera– itzultzea eragozterik nahi.

Egoera izugarria da, baina zin degizuet egoera honetatik onena ateratzea lortuko dudala eta ondoen egiten dudana berriro egitea ere bai: agertoki gainean dena ematea. Espainia, zin degizut laster elkar ikusiko dugula!!


Eli 'Paperboy' Reed
Sarrerak: gutxienezko prezioa 18 €

Dirua, ordainketa egin zeneko era berberan itzuliko da.

Tematikoak

Skip to content