E.C.L.A.T

Ostirala
29
Urr 2021
Antzerkia eta Flamenkoa + Berbaldia. XIX. mendearen amaieratik eta XX. mende osoan emakumezko modan izandako hainbat une gogoangarri ikusgai daude ibilbide berezi honetan. Zapalkuntzari, borrokari, askapenari, ozartasunari eta pragmatismoari lotutako uneak islatuta agertzen dira lan honetan. Emakumezko modan hainbat elementu ikoniko hautatuta, horien agerraldia ekarri zuena azalduko da. Horrekin batera, horiek emakumeen jokabidean, adierazteko moduetan eta, azken batean, bizimoduan izan duten eragina erakutsiko dute. Alderdi horiek musikaren, kantaren eta dantzaren bidez landuko dira, funtsean oinarri flamenkoaz baliatuta, baina baita elementu garaikideez ere. Ekitaldiaren amaieran, Borja Ruiz antzerki-zuzendari, aktore eta pedagogoaren eskutik, antzeztutako lanari buruzko ikusleekiko berbaldi bana antolatuko da, produkzioaren talde artistikoarekin batera, obraren zenbait alderdi aztertzeko eta antzerkiaren inguruko bizipenak luzaroan bizi nahi dituzten horiengana artistak hurbiltzeko asmoz. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content