Christina Rosenvinge + Olatz Salvador
Osteguna
24
Urr
2019
Kandelen Artean zikloa.
Christina Rosenvinge-k musika-industrian 30 urte baino gehiagoko ibilbide luzea eginda dauka. Nazioartean bi musika-talde arrakastatsuen kidea izan da: Alex y Christina eta Christina y Los Subterráneos. Proiektu hauetarako bere ahotsa eskaini eta gero, bakarlari gisa jarraitu zuen. 2018an musikaren estatuko saria jaso zuen. Urte horrexetan bere azken diskoa estreinatu zuen: "Un hombre rubio".
Kontzertuan Olatz Salvador izango du lagun. Donostiar artistak bere bakarkako estudioko lana aurkeztuko digu: ‘Zintzilik’ (Airaka, 2018). Disko hau 9 kantuz osatuta dago, haietako guztiak euskaraz, hainbat estilotarantz abiatuta, baina izaera intimistarekin. Horrela, Olatz Salvadorrek lehendik aztertu gabeko ibilbide bati ekingo dio, izan ere, Skakeitan musika-taldean 8 urtez tekla-jotzaile eta koroak egiten ibili da.
Platea: mahaiak eta aulkiak zenbakituta barrako zerbitzuarekin.
Anfiteatroa: aulkiak zenbakituta barrako zerbitzurik gabe.
Sarrerak:
Dohainik