Chano Dominguez Trio

Larunbata
25
Mai 2019
1906-BJC XII. Zikloa Chano Dominguez flamenkoaren eta jazzaren artean hazi zen eta bateratze horretatik piano-jotzaile berezia sortu zen, musika-estilo bien artean etiketa barik ibiliz. Jazzaren munduak piano-jotzailea eta konpositorea aurkitu zuen berarengan, beste ezaugarri askorekin batera, hasieran osatutako hirukoetatik oraingo zazpikoteraino. 1906 zikloaren barruko bere agerraldi berrian, kadiztarrak Guillermo McGill izango du lagun. Azken hau jazzaren eta flamenkoaren zaletua da eta bere izena dakarren metodoa egin zuen flamenko-kutxarako. Gainera, Martin Leiton izango du lagun kontrabaxuan, Fernando Truebaren Calle 54 izenburuko filmean mundu erdia zur eta lur utzi zuen taldea gogora ekartzeko. Chano Dominguez – pianoa Martin Leiton – kontrabaxua Guillermo McGill - bateria tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content