Carminho

Asteazkena
09
Mai 2018
Fadoa larruazalaean daraman familia batean jaioa, bere ahots eta sentimenduarekin, txundituta lagatzen ditu ikusleak emanaldi bakoitzean. Gogotsua, hunkigarria, ñabardurez josia, aparteko fraseatzearekin eta betikoa doinu garaikideekin lotzen dituen denboraz kanpoko agerraldiarekin. Bere musika-estiloa Lisboako Alfama auzoko lurrinez bustia azaltzen zaigu. Bilbon “Canto” disko berria aurkeztuko digu, hain zuzen ere, “fado berriaren” eredu gailenetakoa dugun bere ibilbide profesionaleko hirugarrena. 5 kontzertutarako bonua: 72 €. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez apirilaren 25era arte (txartel bakoitzeko gehienez bonu bi). tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content