‘SORGINAK, AZTIAK ETA MAGOAK’. GUSTAVO MARTÍN GARZO & AIXA DE LA CRUZ

Larunbata
30
Ira 2023

Ja! Festival 2023

Duela ez asko, erremedio naturalak ezagutzen zituzten emakumeak sendatzaileak ziren, baina erlijio-obskurantismoak, deabruarekin haragizko ituna zeukatela sinetsita, sorgintzak jo zituen, eta  sutan erre. Jendaurreko akelarrera deitu ditugu Gustavo Martín Garzo, zineman eta literaturan jakituna delako eta literatura fantastikoa atsegin duelako, bere azken obran, ‘El último atardecer’ izenekoan, ikusten den eran, eta Aixa de la Cruz, bere ‘Las herederas’ eleberria gotikoaren eta lisergikoaren erdibidean dagoela iritzi zaiolako, belladonaren ahalmenaren pare. Sorginkeriari eta fikziozko aztiei eta sorginei buruz jardungo dute

Elkarrizketa eta liburuak sinatzea. Gonbidapenak irailaren 23tik aurrera www.jabilbao.com webean erraz deskargatu ahal izango dira.

Sarrerak: Dohainik

Beharrezkoa da gonbidapena ateratzea

Tematikoak

Skip to content