BBK Sala Etxean: Gorka Aginagalde
"El Txou de Patxi"
Gorka Aguinagaldek euskal umorezko bakarrizketa aurkeztuko du. Izan ere, euskaldunok geure buruaz barre egiten badakigu, umorea badaukagu, umore zuria… zuri, berde eta gorria, txapela eta potroekin eta guzti!!
Ikuskizun komiko honetan, "Patxi Arrigagorritxerriberrigoitiabeitia" izeneko baserritar harroputz bilakatu da, ezin burugogorragoa, eta sukaldaritza onarekin nahiz Errioxako ardoekin batera, tabernetan erronda ordaintzea maite du. Noizean behin "amerikak" egiten ditu eta Varadero aldera joaten da, izan ere, hango hondartzen eta, batez ere, "neskatxen" zaletua da. Aldarte txarreko pertsonaje sutsu honi berehalakoan lepoko zaina puzten zaio eta "zaplazteko" bat askatzen du.
Baina zintzoa da, xaloa, tolesturarik gabea eta askotan inozoa. Pentsatzen duena esan arren, ez du pentsatzen esaten duena… eta nola esaten du?… txantxetan, baina txantxa handia gero! Etorriko zarete ala ez?
[:]