BBK Off Festival. Erresistentzia Arazo Fisikoa Da

Ostirala
09
Uzt 2021
Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea.Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da.Martxan dabilen promesa. LAN TALDEA: Sortzailea, interpretea: Maite Aizpurua, Bidelagun artistikoa: Matxalen de Pedro, Argiztapena: Miriam Urbanet tiketak    
Sarrerak: Dohainik

8€

Tematikoak

Skip to content