BBK MENDIFILM BILBAO-BIZKAIA

Larunbata
09
Abe 2023

16. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

ON A MARCHE SOUS LA TERRE (53’)

Zuzendaria: Alex Lopez
Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2022
V.O. Frantsesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Vercors mendigunean (Frantziako Alpeak), Fromagère leizea Berger leize mitikoarekin lotzen saiatu ziren Cédric Lachat eta David Parot espeleologoak. Lurpeko irudi liluragarrien bidez, espeleologo belaunaldi oso baten pasioa partekatzera gonbidatzen gaitu filmak, eta zalantzan jartzen du "alferrikakoaren bilaketa" hori, esploratzaile guztiak bultzatzen dituen aurkikuntzaren premia aseezin hori, beti haratago, beti gorago, beti sakonago…

CAPTAINS ON EL CAP (54’)

Zuzendaria: Brian Mathé & Morgan Monchaud
Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2023
V.O. Frantsesa-Ingelesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Seb Berthe-ren ametsa “The Dawn Wall” eskalatzea da, munduko biderik zailena, eta Belgikatik Estatu Batuetara, El Capitán-era, iristeko, ezohiko bidaia egingo du. Sei eskalatzaile, bi marinel eta txakur batek osatutako taldea bildu, eta Atlantikoa belaontzi batean zeharkatuko dute hasteko. Ameriketan, autokarabana mexikar zahar batean jarraituko dute bidea gero, Yosemiteraino. Eta behin hara iritsita, talde osoak lagunduko dio Seb-i "The Dawn Wall"-eko erronka itzelean.

Sarrerak: gutxienezko prezioa 8 €

Tematikoak

Skip to content