
BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA
15. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA
51X3000 (17')
Zuzendariak: Javier Cuevas Caballero eta Adrián Azorín Albero
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2021
V.O. Gaztelania / Azpitutuluak: Euskara-Ingelesa
Anbizioz beteriko proiektuari ekingo dio Jonatan Garciak: Posets-Maladeta parke naturaleko 51 hirumilakoen zeharkaldia osatu nahi du, guztiz autonomo izanez. Erronka baliatuz, mendiarekiko eta bizitzarekiko duen jarrera eta ikuspegia erakutsiko ditu.
ULTRA DAD (26')
Zuzendaria: Justin Galant
Herrialdea: Frantzia
Urtea: 2022
V.O. Frantsesa-Ingelesa / Azpitutuluak: Gaztelania-Ingelesa
Vincent Viet ultra distantziako atleta da, mendiko kirolen zale sutsua eta, batez ere, bizitza lanpetua duen aita. 2021ean Les Templiers ultratraila irabazi zuenean, Western States Endurance Run ospetsuan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen, 2022ko ekainean Kalifornian egin zen 100 miliako (160 km) lasterketa.
EL RETORNO (32')
Zuzendaria: Alberto M. Flechoso
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2022
V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa
Konfinamenduko asterik gogorrenetan, naturan gizakirik ez zegoela dokumentatu ahal izan zen. Egoera berria zen, eta ondoren masifikazioa etorri zen. Pedro Nicolas geografo eta mendizaleak egoera horrek utzitako irakaspenak dakartza, eta gure presentziari eta etorkizun jasangarriari buruz galdera egiten du Espainiako parke natural bisitatuenetako batean: Guadarrama mendilerroan.
YHABRIL. EL BUSCADOR DE LUZ (8')
Zuzendaria: Phelipe Eizaguirre Irujo
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2022
V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa
Nola prestatzen du abentura-argazkilari batek haren hurrengo lanerako plangintza osoa? Kasu honetan, ultratrail lasterketa bat Pirinioetan. Yhabril euskal argazkilaria mendiko lasterketa gogorrenetako baten erreportajean ari da lanean: lo ordu gutxi, 50 kilometro 3 egunez, eta zangoetan metatutako desnibel handia. Ez da, ez, edozein argazkilarirentzako lana.
CVCEPHOTO CONTEST (30')
Rafa Elorza, Yhabril Moro, Sande Bertonceli
Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com
Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez bi sarrera txartel bakoitzeko