BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Ostirala
16
Abe 2022

15. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

BALKAN EXPRESS (40')

Zuzendaria: Philipp Becker
Herrialdea: Alemania
Urtea: 2022
V.O. Alemana-Ingelesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Txirrindularitza eta eskia Europako mendi basatienetan. Max Kroneck eta Jochen Mesle mendizaleek trenez joko dute Munichetik Salonikara, eta etxerako itzulera bizikletaz eta eskiz egingo dute. Ibilbidean zehar, Balkanetako mendiak esploratuko dituzte, eski-pista ederrenak bilatuko dituzte, eta tokiko mendi-komunitateak ezagutuko dituzte. Erronka kutsua, eta aldi berean Europako mendi basatienekiko begirunea uztartzen dituen abentura.

EN LAS ÚLTIMAS FRONTERAS DEL PLANETA. CERRO TORRE (50')

Zuzendaria: Javier Álvaro
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2022
V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskera-Ingelesa

Patagonia planetako leku ezkutuen eta hezigaitzenetako bat da. Lur honetan, haizeak basatiak dira eta eguraldi-aldaketak ustekabekoak. Baina edertasun itzela duen leku ere bada, esploratzaileak eta abenturazaleak liluratu izan dituena ezagutu zenetik. Alberto Iñurrategi, Martin Pala eta Juan Mari Iraola dira horietako hiru. Hango paisaien eta, jakina, mendien ikusgarritasunak erakarri ditu, bereziki Cerro Torrek. Erakarpenari, sentimenduei eta kontraesanei buruzko istorio bat da hau.

Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com

Sarrerak: 6€ aurre-salmenta, egunean bertan 8 €

Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.

Tematikoak

Skip to content