
BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA
15. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA
TALKING PAINTINGS (12')
Zuzendaria: Marco Preti
Herrialdea: Italia
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelera
Mendizale zahar baten psikerako bidaia, eskaladari, mitoei, mendizaletasunaren munduarekin lotutako kasu psikiatrikoei, neska ausartei, muturreko kokalekuei eta mendiko filmei buruzko pinturen bidez.
ANWAR (71')
Zuzendaria: Rosa García
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa-Gaztelania / Azpitituluak: Euskera-Gaztelania-Ingelesa
Alex Txikonen Manasluko neguko espedizioa 2021ean. Kutsakorra ez den lehen espedizioa da, eguzki-panelen bidez sortutako energiaz baliatuko dena. Aztarna energetikoa murrizteko bide jasangarria da, Parisko Hitzarmenetan esaten denari jarraituz, eta EKI Fundazioaren eskutik elkartasun-proiektuak abian jartzeko balio du. Txikonek, Fundazioak Sierra Leonan egiten duen lana ezagutuko du, eta hango eskola eta ospitaleetarako energia-autonomia bermatzen duten eguzki-energia sistemak eramango ditu. Ideia hori bera Pakistango Diamer bailarako Günter Mountain School-era eramatea proposatzen du, bi kultura desberdin, baina aldi berean berdin, batuz.
Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com
Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.