BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Asteazkena
14
Abe 2022

15. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

FIGHT OR FLIGHT (14')

Zuzendaria: Lindsey Hagen

Herrialdea: EEBB

Urtea: 2021

V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania

Denise Joi Corcoran Colorado Parks and Wildlife erakundean sartu zen lehen emakume pilotua izan zen. Haren bidaia da filma. Haurtzaroan jasan zituen abusuen trauma gainditzen lagundu dio hegan egiten ikasteak. Profesionalki aurrera egin du abiazioan, eta ohartu da lehendabizi emozioak orekatu eta lotu behar dituela bere iragana gainditu eta sendatu ahal izateko.

DROGA - THE WAY (23')

Zuzendaria: Wojtek Kozakiewicz

Herrialdea: Polonia

Urtea: 2020

V.O. Poloniera / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Krakoviako eskalada-eszena beti egon da zientziaren, kulturaren eta artearen inguruko pertsonalitatez beteta. Askorentzat, kirola mundura zabaldutako leihoa da. Kirolera erakartzen zaituen indar ikusezin hori droga bat bezalakoa da. Batzuetan ez dirudi zentzurik duenik, baina hura gabe gainerako guztiak bere esanahia galtzen du. Zure bizitzaren erritmoa ezartzen du, berdin dio zure herrialdea nazioartean ordezkatzen duzun, haitzean eskalatzen duzun, edota zure mugak gainditzeko soilik egiten duzun. Lana eta pasioa. Kirola eta artea. Nortasuna osatzen duten kontraesanak. Zuri-beltzeko bidaia talentu askoko gizon bat gorpuzteko: Maciek Dobrzański.

DREAM MOUNTAIN (18')

Zuzendaria: Kyle Ruddick

Herrialdea: EEBB

Urtea: 2020

V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskera-Gaztelania

Pasang Lhamu Sherpa Akita eliteko emakume mendizalea da. K2ko gailurra, Everest, Denali, Ama Dablam eta mundu mailako beste gailur batzuk igo ondoren, bizimodua aldatu egin zitzaion semearen jaiotzarekin. Bi urte geroago, eta mendiak bere bihotzean taupaka jarraitzen zuenez, Pasangek erabaki bat hartu zuen: ahalik eta amarik onena izateko, berriro bere ametsen uberari jarraitzea. Sherpa jatorrikoa izanik, oinordetzari buruz hausnartzen du, sinesmen tradizionalen eta joera modernoen arteko oreka bilatuz, eta atzera eginarazten dioten presioak gaindituko ditu. Pasangek, semea ondoan duela, Cholatse (6.440 m) hartuko du jomuga, bere "Ametsetako Mendia”.

NEW LIVE (24')

Zuzendaria: Chris Prescott

Herrialdea: Erresuma Batua

Urtea: 2021

V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskera - Gaztelania

James Pearson eta Caroline Ciavaldini senar-emazteak dira, eta mundua esploratzen eman dute azken hamarkada, elkarrekin munduko bide zailenetakoak eskalatzen. Caroline haurdun zegoela jakin zutenean, galdera asko sortu zitzaizkien, euren bizimodu librea nola alda zitekeen irudikatuz. Erditu ostean, maila gorenera itzultzeko gai izango ote zen Caroline? Zein jarrera izango ote zuten semeari arriskuak hartzeko eta esploraziorako bidea irakasterakoan? Carolinen eta Jamesen arriskuaren langa aldatuko al zen arriskuei aurre egiterakoan?

Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com

Sarrerak: 6€ aurre-salmenta, egunean bertan 8 €

Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.

Tematikoak

Skip to content