BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA
15. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA
ART OF GRIND (8')
Zuzendaria: Dominic Gill
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania
1800. urteaz geroztik, bizikletak askatasunaren ikur izan dira, etxetik urruntzera ausartzen den haur baten lehen pedalkada zalantzakorrekin hasita. Hala ere, gure ibilbide kulturaleko lekuren batean, gure burua auzoa baino hobeagotzat edo okerragotzat banatzearekin eta kategorizatzearekin konformatzen garen heinean, gutako askok ahaztu egin dugu makina soil honek komunitatea eraikitzeko duen ahalmena, beti aldatzen ari den txirrindularitzaren munduarekin konprometitzeko dugun era edozein dela ere..
ANNAPURNA '78 (8')
Zuzendaria: Jim Aikman
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2021
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania
Arlene Blum izan zen Annapurnako lehen igoera estatubatuarraren buru, 1978an; bidenabar, huraxe izan zen erabat emakumez osatutako espedizio baten lehen igoera ere. Elur-jausi arriskutsuak eta baldintza zalapartatsuak gaindituz, talde hark "emakume baten lekua gailurrean dagoela” erakutsi nahi izan zuen. Eta hala egin zuten arren, igoera berritzaile hura tragediak ere estali zuen. Arlenek lorpen haren loriari eta tragediari buruzko hausnarketa egiten du.
PASANG: IN THE SHADOW OF EVEREST (71')
Zuzendaria: Nancy Svendsen
Herrialdea: EEBB
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskera-Gaztelania
Pasang Lhamu Sherparen istorio inspiratzaile eta kontatu gabea. Everest gailurrera iritsi zen lehen emakume nepaldarrak, emakumeek herrialde hartan dituzten eta jasaten dituzten desberdintasun sustraituen aurrean esnarazi zuen Nepal. Pasangek laugarren saiakeran lortu zuen Everesteko gailurrera iristea, 1993an, baina jaitsieran hil egin zen. Gertaera hark nazioa astindu eta eraldatu zuen, eta mugimendu berriak eragin zituen emakumeen eta hango gizartean ordezkaritza txikia duten pertsonen artean, haien eskubideak aldarrikatzeko.
Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com
Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.