BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA
15. NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA
AGUR ARTZAI (21')
Zuzendaria: Julen Zubiete
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2022
V.O. Euskera / Azpitituluak: Gaztelania - Ingelesa
Azkenetan den bizimodu bat erretratu nahian, Julen, Gorbeian geratzen diren azken artzainetako batengana hurbilduko da, Joserengana. Elkarrekin konpartituko duten denboran iraganerako ateak irekita geratuko dira atzean utzitakoari erreparatzeko.
SPRINDRIFT: THE BARRY BLANCHARD STORY (30')
Zuzendaria: Ivan Hughes
Herrialdea: Kanada
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskera - Gaztelania
Mendiak ikusgarriak eta inspiratzaileak izan daitezke, abentura-egarria asetzeko lekua. Baina ankerrak ere izan daitezke, abentura tragedia bihur daitekeelako haietan, bereziki haizeak gogor jotzen duenean eta hotza muturrekoa denean. Barry Blanchard alpinista ospetsuarentzat, mendiak bere salbazioa izan ziren, haiei lotutako garaipen, tragedia eta erredentzioen ibilbidean.
EVEREST - THE BOY WHO DARED (54')
Zuzendaria: Michael Dillon
Herrialdea: Australia
Urtea: 2022
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskera - Gaztelania
Christopher Harris haurtzarotik izan zen bihurri xamarra, sehaskatik kanpora ihes egiten zuen eskalatuz. Lau urte zituela haitzean eskalatzen zuen, eta mendiak igotzen hasi zen. Hamahiru urterekin, berriz, Australia, Zeelanda Berria, Afrika eta Europako mendirik garaienak igo zituen. Hamabost bete orduko, Aconcagua igo zuen, Everest baino 1800 metro baxuagoa baino ez den mendia. Igo ote zitzakeen falta zituen metro horiek? Hamabost urterekin Everest igotzeko gai izan ote zitekeen? Aita eta biak hori argitzera abiatu ziren.
Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com
Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.