BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA

Asteartea
13
Abe 2022

15º NAZIOARTEKO MENDIKO ZINEMALDIA

ITZALAK(49')

Zuzendaria: Alex Areizaga Albisua

Herrialdea: Espainia

Urtea: 2022

V.O. Euskera-Gaztelania-Italiera-Ingelesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Guztiok daramagu motxila ikusezin bat gurekin. Beldurrak, desirak, malkoak edota hutsuneak zamatzen ditugu bertan. Ezin uki daitezke, ezin ikusi, baina zama horrekin abiatzen gara mundura, baita gailurretara ere. Lan honek motxila horretan eta bertan daramatzagun itzaletan sakondu nahi du. ‘Elurretako Lehoinabarra’ izendapen alpinistikoa hartzen du horretarako oinarri, Joseba Iztuetaren eta Andoni Ormazabalen eskutik. Gogoetan, Reinhold Messner, Nives Meroi eta Romano Benet eta Juanjo San Sebastian batuko zaizkie.

ADAM ONDRA: PUSHING THE LIMITS (77')

Zuzendariak: Jan Simanek & Petr Zaruba

Herrialdea: Txekiar Errepublika

Urtea: 2022

V.O. Txekiera-Ingelesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa

Adam Ondra gaur egungo eskalatzaile onenetako bat da, tipo bertutetsua guztiz, munduko haitz eta hormarik zailenak eskalatu dituena. Kiroletako ikono ospetsu bihurtu da, nahiz eta pertsona lotsatia izan, eta eskalatzeko desioa irabazteko obligazio bihurtu da harentzat. Eguneroko entrenamenduan lagun duen bakardadearekin eta haitzetan eskalatzen duenean inguratzen duen naturarekin kontrastean, Adamek munduko kirol ekitaldirik handienari egin behar dio aurre: Olinpiar Jokoei. Mundu pertsonal eta profesionalean kide dituen pertsona asko izango ditu Adamek bidelagun.

Informazio gehiago: www.mendifilmfestival.com

Sarrerak: 7€ aurre-salmenta, egunean bertan 9 €

Euro 1eko deskontua Kutxabank txartelekin. Gehienez 2 sarrera txartel bakoitzeko.

Tematikoak

Skip to content