BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020
Igandea
06
Abe
2020
13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia.
THE RED LAKE PARTY (28’) - Vladimir Cellier, Frantzia, 2019 (V.O. Frantsesa / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa).
Muturreko kiroletako espezialista frantziarrak eta ukrainarrak, eta lehiaketa oso berezi bat, soka eta BASE jauziak eta highline eginez. Guztia agertoki ikusgarri batean: Red Lake, Kroaziako Imotski-n dagoen dolina itzela, 400 metroko zabalera eta 200 metroko erorikoa duena uretaraino. Adrenalina, umorea, sormena eta lagun giroa, musikaz bustitako festan.
FREE AS CAN BE (31’) - Samuel Crossley, AEB, 2020 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania).
Jordan Cannon eskaladaren historiarekin maiteminduta dagoen eskalatzaile gazte bat da eta, halako batean, miresten duen legenda handi bat ezagutuko du: Mark Hudon, Yosemiteko horma handietako eskalatzaile aitzindarietako bat. Erronka baten inguruan batu eta sokakide bihurtuko dira: El Capitan-eko Freerider bide mitikoa eskalatu nahi dute, era askean. Cannon gazteak hasi eta buka egun bakarrean egin nahi du. Hudon, berriz, prest dago langintzarako behar adina egun hartzeko, El Capitan era askean eskalatzen duen pertsonarik zaharrena bihurtu nahi baitu.
JURRIA: GUARDIANES DEL GARROTE (35’) - Pedro Cubiles Quintana, Espainia, 2020 (V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa).
Kanaria Handiko erliebe malkartsuan mugitzeko, antzinako artzainek makil luzeak erabiltzen zituzten, eta hartatik dator “Salto del Pastor” edo “Salto del Garrote”. Bonifaziok, azken artzain eta garrote jauzilarietako batek, besteri jauzi egiten irakasteko ekimena izan zuen 80. hamarkadan, kultur tradizio gisa gal ez zedin. Horri esker, “Salto del Garrote” aisia eta kultura uztartzen dituen jarduera gisa mantentzen da gaur egun, eta praktikatzen dutenak Jurria izeneko taldeetan biltzen dira.
Sarrerak:
Dohainik