BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Astelehena
07
Abe 2020
13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia. SPECIAL RUN (7’) - Isabelle Häcki, Suitza, 2019 (V.O. Hainbat hizkuntza / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). Suitzako eski-estazio bateko teleferikoa turista asiarrekin partekatuz, Isabelle Häcki-k buruturiko esperimentua. Umoreak ordezkatuko ditu bidaiarien arteko hizkuntza oztopoak eta desberdintasun kulturalak. NORTH COUNTRY (22’) - Nick Martini, AEB, 2019 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). “Amerikako eski dendarik zaharrenak” 100 urte ditu. Mendi Zurien iparraldean dagoen North Country-n eskia ezagutarazi zuen Libanoko etorkin familia baten ametsetik errotu zen, Lahout-tarrak. 1920az geroztik, zabalik izan dute beti denda. Baina segida izango badu, lekukoa behar. Bertan jaioa, asko bizi eta ikusitakoa da Joe Lahout aitona patriarka ─dendan jaio zen eta 90 urte zituela utzi zion eskiatzeari─, eta Anthony ilobak edango du haren iturri aberatsetik. SHARED VISION (28’) - Keith Partridge, Erresuma Batua, 2019 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). Itsua da Red Széll. Horrek ez du atzenduko, ordea, Am Buachaille haitz-zutabe ikonikoa eskalatzeko proiektuari ekiteko orduan. Eskoziako kostaldean hiru dira tankera horretako orratzak, itsasoan zutunik agertzen direnak, eta beste biak eskalatu ditu jada: Old Man of Hoy eta Old Man of Stoer. Trilogia osatzeko bidea oztopoz betea egonik ere, lagun eta soka-kide fidelen babesean egingo du aurrera Redek. ACONCAGUA, LA TRAVERSÉE SANS RETOUR (36’) - Antoine Girard, Frantzia, 2020 (V.O. Frantsesa-Gaztelania / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). Antoine Girard parapentelaria eta 2019ko bere balentria: Andeetako lehen zeharkaldia, Txiletik Argentinara, bibak hegaldian. Mendiari eta eguraldi baldintzei egingo die aurre bidaia iniziatiko horretan. Bakarkako abentura bat, zeharkaldi hori osatzen lehenak izan ziren posta hegazkinen 1918ko ibilbidea jarraituz, eta tartean Aconcaguako gailurra (6.962 metro) gainditzen saiatuz. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content