BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Asteartea
08
Abe 2020
13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia. SINGLEHANDED (8’) - Stash Wislocki, AEB, 2020 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). Mundua itsasoz inguratzen duen lehen anputatu bikoitza izan nahi du Dustin Reynolds estatubatuarrak. Drake Pasabidean eta Antartikan nabigatzen ari den bitartean, gogora ekarriko du bere tragedia: ezkerreko besoa eta hanka falta ditu, gidari mozkor batekin aurrez aurre talka egin izanaren ondorio. Itsas bidaiak, hala ere, helburuak aldaraziko dizkio: errekorrak alde batera utzi eta abentura eta esplorazioa lehenetsiko ditu. SLACK SISTERS (4’) - Kelly Greenheart, AEB, 2020 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). Michelle Griffith, Allison Gordon, Heather Larsen eta Liz Thomasek slackline eta highline egiten dute, eta jarduera artistiko nahiz fisiko horren bidez ikasi duten guztia elkarbanatu eta zabaldu egin nahi dute. BEYOND THE BACKYARD: THE NATION’S RIVER (13’) - Michael Stevens, AEB, 2019 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). Bi lagunek etxera itzultzea erabaki dute, euren haurtzaroko jolastokia izan zenaren historia ezagutzeko asmoz: Potomac ibaia eta haren inguruak, Washington DC inguruan, Estatu Batuetan. Horretarako, lehendabizi piragua puzgarrietan jaitsiko dute ibaiaren zati bat, eta bizikletetan itzuliko dira abiapuntura gero, beharrezkoa den guztia beti soinean dutela. Bidaian uneoro gainditu behar dituzten oztopoek hainbeste maite duten ibaiaren iraganeko orbanak azaleratuko dizkiete. LIFELINES (23’) - Frank Kretschmann, Alemania, 2020 (V.O. Alemana / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). Stefan Siegrist eta Roger Schäli goi mailako alpinistak dira, suitzarrak biak. Gaztetan makina bat abentura bizitu zituzten elkarrekin, etxebizitza eta oinarrizko kanpalekua partekatu zituzten Interlakenen, eta mundu mailako ospea lortu zuten beren balentriengatik. Baina, urteak joan ahala, euren bizitzak bereizi egin ziren, bakoitzak bere bidea hartuz: Stefanek, bizimodu egonkorra du, familia eta etxe batekin; Roger, Patagonia eta Grezia artean ibiltzen da alderrai bidaiatuz. Orain, garai bateko loturak berreskuratu nahi dituzte, Alpeetan lehen igoera bat elkarrekin egiteko erronkan murgilduz. A DREAM OF EDWIN DRUMMOND (52’) - Paul Diffley, Erresuma Batua, 2020 (V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania). Eskalatzaile, poeta eta eskubide zibilen aldeko aktibista miretsia, Edwin Drummond Erresuma Batuko eskaladaren historiako pertsonaia handienetako bat da. Parkinsonez gaixorik, Galesko Snowdonia parke nazionalera bidaiatuko du, “A Dream of White Horses” bide mitikoa ikustera. Bera eta David Pearce izan ziren hura igotzen lehenak, 1968an, eta aldi berean bide ikonikoa da Drummondek poeta eta saiakera-idazle gisa egindako lanean. Oroitzapen handiak loratuko zaizkio agur kutsuko bidaia hunkigarrian. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content