BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Ostirala
11
Abe 2020
13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia. TENTE LAGUNILLA (7’) - Javier Cuevas y Adrián Azorín, Espainia, 2020 (V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa). Lanbidez suhiltzailea eta bokazioz alpinista, Tente Lagunillak atzera begiratzen du mendiarekin duen harremana kontatzeko, 9 urte baino ez zituela Palentziako gailurretan hasi zenetik, Everesteko tontorreraino. Bere kirol ibilbidearen errepaso laburrean, Tentek bizitza ulertzeko duen modua transmititzen du. ALPINIST – CONFESSION OF A CAMERAMAN (90’) - Minchul Kim, Hego Korea, 2019 (V.O. Koreera / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). 2009 eta 2013 urteen artean, Himalaiako lau espedizio korear handinahietan kamerari gisan aritu zen Iljin Lim. Sekula inork burutu gabeko erronketan murgildu ziren garaiko mendizale korear puntakoenetako batzuk aitorpena eta ospea zuten amets, baina heriotza aurkitu zuten. Ondorio tragikoak izan zituzten espedizio horiek grabatzen aritzeaz gain, mendizale bat gehiago bihurtu zen Iljin Lim, baina bidaiak harentzat ere ez zuen itzulerarik izan. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content