BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020

Larunbata
12
Abe 2020
13. Nazioarteko Mendiko Zinemaldia. PYRENEISME D'HIER ET D'AUJOURD'HUI (7’) - Laurence Fleury, Frantzia,  2019 (V.O. Frantsesa-Gaztelania / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa). Ansabere, Vignemale, Maladeta, Neouville, Pic du Midi d’Ossau, Gavarnie, Aspe… Pirinioak, bertako biztanle eta maitaleen bihotzetik begiratuta: Ravier-tarrak, Ekaitz Maiz, Gérard Raynaud, Laurent Lafforgue, Patrice de Bellefon, Louis Audoubert, Claude Dendaletche, Jean-Marc Biolley… Eskalatzaileak nahiz mendizaleak, naturalistak, margolariak, idazleak, kartografoak, argazkilariak edota ipuin kontalariak, pirineismo kontzeptuaz eta iraganeko eta egungo joerez hizketan, Pirinioei omenaldia egiteko. LIBURU AURKEZPENA: LAS AVENTURAS DE IÑAKI EN HIMALAYA (10’) - SOS HIMALAYA, Elena Sagaseta de Ilúrdoz. Mendi bat igotzea oin bat bestearen atzean jartzea baino zerbait gehiago da. Igoera bakoitzaren atzean motibazio eta estimulu ugari daude, eta Iñaki Ochoa de Olza halakoez betetako mundu batean zehar ibili zen, erabat gogobeteko zuen lekuaren bila. Azkenean, Himalaia mendilerroa hartu zuen maitaletzat, ez haren tontor zoragarriengatik soilik, baita hango jendearengatik ere. Ipuin honekin Iñaki apur bat gehiago ezagutuko duzu. Bere ametsetan barneratuz eta munduko gailurrik garaienetan barrena harekin bidaiatuz, uler litezke Himalaiako jendeek Iñakiri bihotza lapurtu izana eta SOS Himalaya Fundazioa sortu izana.  MAHAI INGURUA: SHAKHAUR ’76 – EVEREST ‘80: EUSKAL ETA POLONIAR HIMALAISMOA SENIDETUTA (40’) - Luis Arrieta, Gregorio Ariz, Iwona Zielinska, Antxon Iturriza, Txomin Uriarte. Martin Zabaletak Everest zapaldu baino lau urte lehenago (1980), mendizale talde bat Iruñeko Udal Plazatik Shakhaur mendiaren gailurrera (Hindu Kush – Afganistan, 7.116 m) abiatu zen, euskaldunen lehen zazpimilakoa izan zena. "Mendiak 1976" da euskal himalaismoaren mugarri hura gogora ekarri nahi duen film-proiektua, euskal mendi zinemagintzako altxor preziatuenetakoa den "Agur Everest" filmaren altzoan bilduko dena. Espedizio aitzindari haien inguruan gainera, poloniar mendizaletasunaren eta euskal mendizaletasunaren arteko senidetasun berezia sortu zen. Aro hark badu ikur berezi bat, ondo baino hobeto gorde izan dena, eta Mendi Filmen erakutsiko dena: Juan Pablo II.a Aita Santuak bedeinkatutako arrosarioa, Krzysztof Wielicki eta Leszek Cichy poloniarrek Everest gailurrean utzi zutena 1980ko otsailean neguko lehen igoera osatu ondoren, eta handik hiru hilabetera Martin Zabaletak berreskuratu zuena euskal espedizioaren arrakastaren erakusle gisa. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content