BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA
16º FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE MONTAÑA
NOIZKO BASOA (30’)
Zuzendaria: Mikele Landa Eiguren
Herrialdea: Espaina
Urtea: 2022
V.O. Euskara / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa
Berriz hasiko den baso bat. Inoiz ikusi ez duen paisaia oroitzen ari den herri bat. Eskuekin eta aitzurrekin, lur idorrari eraginez, gainazalera atera nahi ditu noizbait Ullan hazitako zuhaitzak. Hemen etengabe jaiotzen ari da erreka, orain ere bai, eta jada ahaztu duen hizkuntza batean mintzo da. Basoa izatera heltzean nork biziko ote du? Nola askatu daiteke lursail bat? Norbaitek izendatuko ote du? Non du hasiera herri batek?
GODDESS OF CRAIC (28’)
Zuzendaria: Alastair Lee
Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2023
V.O. Ingelesa / Azpitituluak: Euskara-Gaztelania
Freja Shannon eskalada tradizionaleko izarra da, erdi suediarra, erdi irlandarra. Bi eskalada erronka ditu buruan: Suediako Bohuslan-en "Sista Bossen" (E8 6c) bidea, eta Irlandako Burren-en "Snell 's Law" (E7 6c) bidea. Freja oso neska atsegina da, eta, aldi berean, oso konprometitua behin saltsan hasten denean. Eskalatzaile profesional bihurtu ahal izateko egin behar izan zuen bidea ez zen batere gozoa izan, eta bere barne zalantzak gainditu behar izan zituen aurrera egin eta eskalada tradizionalean eta alpinismoan nabarmendu ahal izateko.
LA NAU (18’)
Zuzendaria: Guillem Miró
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2022
V.O. Mallorkera / Azpitituluak: Gaztelania-Ingelesa
Bartomeu, Tramuntana mendilerroaren oinean bere ortua lasai-lasai lantzen duen erretiratua da. Halako batean, ordea, drone batek eraso egingo dio, eta haren intimitateaz eta lasaitasunaz jabetuko da. Makina hegalariari aurre egin beharko dio bakea berreskuratzeko eta bere ortuaz berriro gozatu ahal izateko.
KONFIANTZA ITSUA (20’)
Zuzendaria: Ana Zamorano
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2023
V.O. Gaztelania / Azpitituluak: Euskara-Ingelesa
Begoña eta Ridouane gaixotasun arraro batek lotzen ditu: erretinosi pigmentarioak. Ondarrutarra da Begoña; berberea Ridouane. Biek, gainditu beharreko bideak eta doluak partekatzen dituzte, ikusmen urria dutelako. Kolektibo baztertuetako pertsonei eta ezindu fisiko eta psikikoei mendira joateko laguntza ematen dien Ibilki elkarteari esker, Gorbeia eta Toubkal (Marokon) gailurretara iristea lortuko dute. Helburua ez da gailurrera iristea, norbere buru-oztopoak gainditu ditzaketela erakustea baizik.